XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTIGARRAGA

Idazkera mintegiaren balorapen ona

Urtarriletik ekaina bitartean Gizarte Kultur Etxean burutu zen idazkera mintegiari buruzko balorazio positiboa egin du bere arduradunak, Joxe Ramon Zubimendik.

Ikastaro honetan euskaraz egokiro idazteko trebakuntza lortzea proposatu zen, gramatika bigarren planoan utziz.

Herritar batzuk animatu ziren eta nahiz eta lanbide desberdinak izan, talde bat osatu zuten.

Ikasle hauengandik oso iritzi ona jaso dugu eta orokorrean oso positibo eta baliagarri gertatu zaiela diote, idazterakoan zituzten akatsak zuzendu egin baitituzte, azaltzen dute Udaletik.